DOHAINTZA EGIN
Wikimedia España irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Ezagutza librea babesteko ekarpen txikiak edo handiak egiten dituzten pertsonen eta erakundeen dohaintzei esker eusten diogu geure buruari.
2021ean, gure elkartea onura publikoko erakunde deklaratu zen (*), eta, beraz, zure hurrengo errenta-aitorpenean kendu ahal izango zenituzke Wikimedia Españari egindako dohaintzak.
Zure dohaintzaren ziurtagiria jasotzeko, e-mail bat bidali beharko diguzu secretaria@wikimedia.es helbidera, izen-abizen osoekin, NAN letrarekin, zure probintziarekin eta dohaintzaren transferentziaren egiaztagiria erantsita.
Zergak Espainian ordaintzen dituzten pertsonek soilik jaso ahal izango dute zerga-arintzearen onura.
Zure dohaintza eraginkorra izan dadin eta Ogasunean desgrabatu ahal izan dezazun, zure izen-abizen osoak, NANa letrarekin eta probintzia sartu beharko dituzu egiten duzun transferentziaren kontzeptuan.
Dohaintza egiteko, bitarteko hauetako edozein erabil dezakezu:
Banku-transferentzia
Triodos Banken dugun kontura:
Titularra: Wikimedia España
IBAN: ES44 1491 0001 2620 4562 0719
BIC/SWIFT: TRIOESMMXXX
PayPal
Egin dohain zehatz edo errepikari bat PayPaletik
(*) Mezenasgoaren erakunde onuradunek aukera ematen dute kontzeptu jakin batzuen kargura finantzatzen dituztenei errenta-aitorpenean ehuneko aldakor bat kentzeko, irizpide jakin batzuen arabera.
Diruzko dohainak. Kenkariaren oinarria dohaintzaren zenbatekoa da.
Oraingo edo etorkizuneko prestazio bat jasotzeko eskubidearekin bat ez datozen afiliazio-kuotak. Kenkariaren oinarria kuoten zenbatekoa da.
Wikimedia España, onura publikoko entitate deklaratua den aldetik, mezenasgoaren eta kontzeptu kengarrien onuradun horietako bat da, 2024ko urtarrilaren 10etik aurrera, abenduaren 19ko 6/2023 Errege Lege Dekretua baliozkotu baitzen, irabazi asmorik gabeko erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoaren zerga-pizgarriei buruzko abenduaren 23ko 49/2022 Legearen zenbait artikulu aldatzen dituena, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatu beharrekoak.
Hona hemen kenkari-ehunekoak:
- 250 eurorainoko kenkari-oinarria: % 80
- Kenkari-oinarriaren gainerakoa (250 eurotik gorakoa): % 40
- Erakunde berari egindako dohaintzengatik gehitutako tasa: % 45