KULTURA
Ezagutza askea eta Wikimedia proiektuak sustatzen dituen irabazi-asmorik gabeko elkartea gara, eta Wikipedia da proiektu ezagunena. 2011n eratu ginen, eta, ordutik, entziklopedia askearen eta haren proiektu anaien irisgarritasuna, erabilera eta parte-hartzea hobetzeko lanean ari gara, bai gizartean, bai erakundeetan. Elkarte gisa, balio, eginkizun eta ikuspegi hauek definitzen gaituzte:

Misioa
Ezagutza librea eskuratzeko, aldatzeko eta birbanatzeko ekimenak antolatzea, zabaltzea eta hobetzea sustatzen dugu. Tresnak eta baliabideak eskaintzen ditugu pertsona, kolektibo eta erakunde guztiek parte har dezaten Wikimedia proiektuetan eduki eleanitza, anitza eta kalitatezkoa sortzen, biltzen eta zabaltzen.

Ikuspegia
Mundu bat nahi dugu, non pertsona guztiek aukera izango duten ezagutza guztia eskuratzeko, ekoizteko eta beren hizkuntzan partekatzeko, modu librean eta doan.

Balioak
Gure ustez, erakunde horren portaera eta bizitza bideratzen eta arautzen duten sinesmen eta arauen multzoa dira balioak, eta ikuspegiaren, misioaren, estrategiaren eta helburu estrategikoen euskarri dira. Honako hauek dira:
-
Aniztasuna
-
Gardentasuna
-
Dinamismoa
-
Irisgarritasuna
-
Komunitatea
-
Independentzia
