Gardentasuna
Orrialde honetan Wikimedia Españaren funtzionamenduari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.
Estatutuak
Elkartearen azken erreforma 2022ko azaroaren 13an Almerian egindako ezohiko batzarrean onartu zen, eta estatutuek Wikimedia Españaren barne funtzionamenduaren alderdirik garrantzitsuenak arautzen dituzte.
Balantzea
Bazkideen ekarpenei, partikularrek egindako dohaintzei eta Wikimedia Fundazioaren dirulaguntzari esker finantzatzen gara. Horrek guztiak aukera ematen du jarduerak eta proiektuak gauzatzeko, bai eta administrazio-gastuak, langileen soldatak edo gure web-zerbitzuak eskaintzen ditugun zerbitzariak ordaintzeko ere. Jarraian, gure memoria ekonomikoa kontsulta dezakezu.
Jardueren memoria
Azken urteotan zer jarduera edo proiektu egin ditugun jakin nahi baduzu, baita gure lanari buruzko beste informazio interesgarri bat ere, hona hemen jardueren azken urteko memoriak:
Jokabide-kodea
Gure ekitaldi, jarduera eta komunikazio-kanal guztiak guztiontzat irisgarriak, seguruak eta abegikorrak izatea nahi dugu. Laneko giro seguru eta atsegina bermatzeko jokabide-kode bat lantzen ari gara. Bitartean, Wikimedia Mugimendu osorako indarrean dagoen Jokabide Unibertsalaren Kodea aplikatuko dugu
Plan estrategikoak
Wikimedia mugimenduaren 2030 estrategiarekin estrategiarekin bat etorriz, 2019az geroztik hainbat urtetarako plan estrategikoak garatzen ditugu, gure elkartearen xedeak eta jarduera-esparruak zehazten dituztenak. Jarraian, 2022tik indarrean dagoen plana kontsulta dezakezu.